Bigarren hiru hilabetea hasi da eta proiektu berri bat garatzen ari gara Raspberry Pi buruz. Sarrera honetan zer den eta zertarako erabili ahal den adieraziko dizuet. Gero Raspberry Pi-rekin egin dugun guztia azalduko dizuet, zuek egiten jakiteko eta azkenik zenbat kostatzen den eta nire iritzia adieraziko dizuet. Raspberry Pi tamaina txikiko ordenagailu bat da eta oso erabilgarria izan ahal da gauza akotarako, adibidez pelikulak eta animeak ikusteko edo jokoak jolasteko. Erabiltzen ari garen Raspberry Pi Raspberry Pi-ren konektoreak Jarraitu egin behar duzuen prozesua: NOOBS sistema eragilea deskargatu behar duzue Raspberri Pi-ren web-orritik. Goian utzi dudan esteka klikatzen baduzue momentu batean helduko zarete NOOBS deskargatzen den lekura. Hor bi aukera agertuko zaizue: NOOBS eta NOOBS Lite. Bi aukera horietatik NOOBS aukeratu. NOOBS barruan beste bi aukera agertuko dira: Download Torrent eta Download Zip. ...