Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

Wifi sareen segurtauna

Aste honetako asteazkenean ni eta nire taldea proiektu bat aurkeztu genuen gure gelaren aurrean wifi sareen segurtasunari buruz. Proiektu hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta horregatik sarrera bat eskainiko diot. Sarrera honetan zer prozesu jarraitu genuen proiektu hau garatzeko azaldu dizuet eta azkenean proiektua utziko dizuet zuek ikusteko. Hasieran taldeko inork ez genekien zer egin behar zen, tokatu zitzaigun gaia oso arraroa iruditu zitzaigulako. Baina irakasleari galderak eginez eta informazioa bilatuz proiektuari buruz geneukan ideiak argitu genituen. Lehenengo makina birtual bat instalatu genuen beharrezkoa zelako proiektua aurrera eramateko. Zuek jakiteko, makina birtual bat konputazio-sistema bat simulatzen duen softwarea da, eta, benetako konputagailu balitz bezala, programak exekutatu ditzake. Instalatu genuen makina birtuala VirtualBox da. VirtualBox VirtualBox makina birtualarekin linux instalatu genuen ezinbestekoa zelako proiektua garatzek...