Aste honetako asteazkenean ni eta nire taldea proiektu bat aurkeztu genuen gure gelaren aurrean wifi sareen segurtasunari buruz. Proiektu hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta horregatik sarrera bat eskainiko diot. Sarrera honetan zer prozesu jarraitu genuen proiektu hau garatzeko azaldu dizuet eta azkenean proiektua utziko dizuet zuek ikusteko.
Hasieran taldeko inork ez genekien zer egin behar zen, tokatu zitzaigun gaia oso arraroa iruditu zitzaigulako. Baina irakasleari galderak eginez eta informazioa bilatuz proiektuari buruz geneukan ideiak argitu genituen.
Lehenengo makina birtual bat instalatu genuen beharrezkoa zelako proiektua aurrera eramateko. Zuek jakiteko, makina birtual bat konputazio-sistema bat simulatzen duen softwarea da, eta, benetako konputagailu balitz bezala, programak exekutatu ditzake. Instalatu genuen makina birtuala VirtualBox da.
![]() |
| VirtualBox |
VirtualBox makina birtualarekin linux instalatu genuen ezinbestekoa zelako proiektua garatzeko eta badakizuenez linux mota asko daude, baina guk linux ubuntu instalatzea aukeratu genuen interesgarriena iruditu zitzaigulako.
Proiektu honen gakoa, linux ubuntu eskaintzen duen terminalaren bidez komando batzuk frogatzea zen gure wifi sarearen segurtasuna egiaztatzeko. Komando horiek web-orri honetatik atera genuen: rincondelatecnologia.com. Gainera web-orri honetan ez daude bakarrik erabili genituen komandoak jarrita, denak azalduta daude, beraz, beste modu batera esanda, web-orri hau gida bat da.
Guk ez genuen lortu proiektua guztiz amaitzea arazo batzuk euki genuelako komando batzuekin, baina horrek ez du esan nahi zuei berdina gertatuko zaizuela.
Azkenean aurkezpena luzatzeko beste gauza batzuk azaldu genituen proiektuarekin lotura dituztenak, adibidez: zer den airgeddon, zer den Github edo zer egin behar da wifi sarea babesteko.
Egia da ez genuela lortu proiektu hau guztiz amaitzea, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan eta horregatik zuei gomendatzen dizuet proiektua egiten saiatzea.
Gure proiektua:



Comentarios
Publicar un comentario