Bigarren hiru hilabetea hasi da eta proiektu berri bat garatzen ari gara Raspberry Pi buruz.
Sarrera honetan zer den eta zertarako erabili ahal den adieraziko dizuet. Gero Raspberry Pi-rekin egin dugun guztia azalduko dizuet, zuek egiten jakiteko eta azkenik zenbat kostatzen den eta nire iritzia adieraziko dizuet.
Raspberry Pi tamaina txikiko ordenagailu bat da eta oso erabilgarria izan ahal da gauza akotarako, adibidez pelikulak eta animeak ikusteko edo jokoak jolasteko.
![]() |
| Erabiltzen ari garen Raspberry Pi |
![]() |
| Raspberry Pi-ren konektoreak |
Jarraitu egin behar duzuen prozesua:
NOOBS sistema eragilea deskargatu behar duzue Raspberri Pi-ren web-orritik.
Goian utzi dudan esteka klikatzen baduzue momentu batean helduko zarete NOOBS deskargatzen den lekura.
Hor bi aukera agertuko zaizue: NOOBS eta NOOBS Lite. Bi aukera horietatik NOOBS aukeratu.
NOOBS barruan beste bi aukera agertuko dira: Download Torrent eta Download Zip. Bi aukera horietatik Download zip aukeratu.
| NOOBS |
Aurreko guztia egin baduzue, NOOBS deskonprimatu egin behar duzue eta azkenik instalatu.
Instalatu egin eta gero azkeneko bi aukera agertuko dira zuen pantailan.
Aukera hauek NOOBS zabaltzeko dira. LibreELEC eta Raspbian dira eta nik gomendatzen dizuena LibreELEC da.
| LibreELEC |
LibreELEC aukeratzen baduzue KODI-ra helduko zarete. KODI hainbat gauza ikusteko erabiltzen da, baina interesgarrienak hauek dira: pelikulak eta animeak. Gauza horiek ikusteko deskargatu eta instalatu behar dira Addon-ak.
Lehenengo egin behar duzuena zure gustura konfiguratzea KODI da erabiltzerakoan erosoagoa egoteko.
Hori egin eta gero Alfa deskargatzea eta instalatzea gomendatzen dizuet, niretzako KODI-rako Addon hoberena delako Pelikulak eta Animeak ikusteko.
Azkenik, bakarrik esan ahal dizuet disfrutatzeko zure gustuko den pelikula edo anime bat ikusten.
| Alfa |
Raspberry Pi bat ez da oso garestia, modelo asko daude, baina gutxi gorabehera 38 eta 39 euro bitartean kostatu ahal du.
Nire iritziz Raspberry Pi bat erostea ez da oso garestia eta gainera oso erabilgarria izan ahal da daukan aukera guztiei esker.


Comentarios
Publicar un comentario